SINOPSIA - SINOPSIS

Haurtzaroan ereiten al da zoriontasunaren hazia?


¿La semilla de la felicidad se siembra en la infancia?

Dokumental honek bidaia batera gonbidatu nahi gaitu. Aspaldian ahaztu dugun leku batera doan bidaia bat da: amaren sabelean ginenekoa, jaiotza eta haurtzaroaren lehen urteak, alegia. Behin izan nintzen haurtxoaren ikuspuntu poetikoa erabiliz, eta ama gisa izan ditudan esperientziei buruz hausnartuz, ahaztutako sentipenen aztarnen bila joango naiz.

“Aztarnak-Huellas” sormenezko dokumentala da, egilearen ikuspuntu pertsonala (haurtxoaren ikuspuntua alegia) eta protagonisten ikuspuntuak konbinatzen dituena.

Gure lehen haurtzaroko aztarnen bila hasiko dugun bidai honetan, hauek dira gure bidelagunak: Alde batetik, Donostiako “Hazi Hezi” guneko bi profesional kartsu, Cristina Aznar eta Ramón Mauduit. Cristina ginekologoa eta psikoterapeuta da, eta Ramón, psikologoa eta gorputz terapeuta. Beren bizitza osoan prebentzio komunitarioaren inguruan egin dute lan. Familiei laguntzen diete, haurdunaldian, erditzean eta haurren heziketan.  

Beste bidelagunak “Hazi Hezi” gunera doazen familia gipuzkoarrak izango dira, eta errespetuzko hezkuntzaren bilaketa horretan lagunduko diegu.

Bilaketa honetan, ume subjektibo honek zientzialariengana ere joko du erantzun bila. Nolabait, lehen haurtzaro horren aztarnak aztertzen dituzten arkeologoak izango dira zientzialariak. Neurozientzialari, psikologo eta psikiatrek gure aztarnen jatorria eta ondorioak aztertuko dituzte. Besteak beste, aditu hauek elkarrizketatuko ditugu: Michel Odent, Xavier Serrano, Eulàlia Torras de Beà, Laura Gutman edo Allan Schore…

Horrela, dokumentalak galderak sorraraztea espero dut, erantzun bakarra ez duten galderak. Hausnarketarako espazio bat sortuko da, haurrak mundura nola ekartzen ditugun eta etorkizuneko pertsona helduak nola hazten ditugun eztabaidatzeko.

Dokumentala euskaraz eta gaztelaniaz grabatuko da, zenbait elkarrizketa ingelesez izango direlarik, azpitituluekin.

Los primeros años de nuestra vida, aquellos que no recordamos,  nos dejan una profunda huella. Pero, ¿esta huella es para siempre? ¿O acaso evoluciona? Este es un viaje personal a ese lugar olvidado; un viaje desde la madre que soy ahora, hasta el bebé que una vez fui.

 

Aztarnak - Huellas es un largometraje documental que combina un punto de vista personal, adentrándose en el mundo subjetivo de un ser humano en el inicio de la vida, con un diálogo con esos diferentes protagonistas que nos acompañan en el viaje hacia la primera infancia, siguiendo nuestras huellas.

 

En este viaje acompañaremos a algunas familias con las que viviremos la experiencia de la crianza. Y nos acompañan profesionales apasionados, como Cristina Aznar y Ramón Mauduit, del Centro Hazi Hezi en Donostia - San Sebastián, que han dedicado toda su vida a apoyar a familias durante el embarazo, el parto y la primera infancia, en el camino hacia una crianza respetuosa con el desarrollo del niño/-a. Pero además, nos acercaremos a científicos de renombre internacional en diferentes disciplinas, como la medicina, la psicología o la neurociencia que como detectives y arqueólogos del ser humano, investigan esas huellas: Michel Odent, Xavier Serrano, Laura Gutman, Eulàlia Torras de Beà, Allan Schore…

 

El documental pretende plantear preguntas para las que no hay una única respuesta e invitarnos a una reflexión sobre nuestra forma de traer hijos al mundo y criar a los adultos del futuro.